El tonto Simón

miércoles, 6 de mayo de 2015

Segapotoa, heziketa fisikoa eta osasuna.



  • Telefono mugikorra orain dela urte batzuk sortu zen, luxuzko artikulu gisa, baina bere erabilpena berehalaxe orokortu da. Desplazamenduak egin beharra saihesten digute eta urruti dauden pertsonekiko harremana ahalbidetzen digute; horiek dira, seguruenik, segapotoaren onuretarikoetatik onenak. Beste hainbat daude, noskki, baina emugikorra ez zen helburu horiekin sortu. Segapotoek, hala ere, badauzka ondoezak ere, telefono mugikorraren erabilpenak intimitatearen galera ekarri baitu: lehen zenbait leku publiko zein pribatutan egon ohi zen isiltasuna orain noiznahi eteten dute era guztietako melodiek. Azken urte hauetan mugikorrarekiko adikzio kasu batzuk agertu dira eta aztertzen ari dira ez ote den bihurtuko gazteriarentzako droga berri bat.


  • Inolako zalantzarik gabe esan daiteke, ariketa fisiko egokiek osasuna sendotzen dutela, baina ariketa fisikoak modu egokiz egin behar dira ondorio onuragarriak ( organo garbitzaileek lan hobeagoa egiten dute toxinak, zikinkeriak, hondakinak... garbitzerako orduan; digestio hobeak egiten dira; Lo hobeto egiten da, ariketa fisikoak gorputz eta buru lasaipena dakartzalako; gihardura eta hezurdura nabarmenki sendotzen dira; neska eta emakumeengan hileroko oinazeak gutxitzen edo desagertzen ditu; ...) jaso ahal izateko. Hortaz, ariketa fisikoak era desegokian eginez gero,  kalteak sor ditzake: agujetak, lesioak (zaintiraketak, gihar hausturak, luxazioak, tendinitiak, ... ), zenbait kasutan kalte garrantzitsuak eraginez (bihotzekoak, gorputz deformazioak).


No hay comentarios:

Publicar un comentario